Galdakaoko Udalak udalerrian bizi diren pertsonen mugikortasunari buruzko diagnostiko bat egiteko asmoa du, hobetzeko aukerak, identifikatzeko eta mugikortasun jasangarriagoa eta eraginkorragoa sustatzeko.
Horretarako, egin ohi dituzun joan-etorriei buruzko galdera hauei erantzutea eskatzen dizugu. Informazio horri esker, bertakoak nola lekualldatzen diren eta udalerriko mugikortasunari buruz zer iritzi duten jakin ahal izango dugu.
Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, hiriko mugikortasun iraunkorraren diagnostikoa egiteko laguntza deialdi batez bidez, Euskadiko Mugikortsun Jasangarriaren Legean aurreikusitako baldintzetan.
Inkesta bi astez egongo da zabalik, irailaren 24tik urriaren 7ra.
GALDETEGI HONETAN EMATEN DEN INFORMAZIOA MODU ANONIMOAN AZTERTUKO DA, ETA AZTERLANAREN EMAITZAK INDARREAN DAGOEN DATUAK BABESTEKO LEGEA ERRESPETATUZ ARGITARATUKO DIRA.