Plentziako Udalak beharrezkotzat jotzen du udalerrian bizi diren pertsonen mugikortasunari buruzko diagnostiko lan bat egitea, udalerriko mugikortasuna eta bertako biztanleen garraio zerbitzuak hobetzen saiatzeko.
Horretarako, garrantzitsua da jakitea nolakoak diren Plentziako biztanleek egiten dituzten joan-etorriak eta zer iritzi duten beren udalerriko mugikortasunari buruz.
Plentziako egoiliarrak inkesta honi erantzutera gonbidatzen ditugu.
GALDETEGI HONETAN EMATEN DEN INFORMAZIOA MODU ANONIMOAN AZTERTUKO DA, ETA AZTERLANAREN EMAITZAK INDARREAN DAGOEN DATUAK BABESTEKO LEGEA ERRESPETATUZ ARGITARATUKO DIRA.