Udalerrian bizi diren herritarren mugikortasunari buruzko diagnostiko lan bat egin nahi du Elorrioko Udalak, udalerriko mugikortasuna hobetzeko asmoz. Horretarako, eskertuko genizuke herrian zehar egiten dituzun joan-etorriei buruzko galdera hauek erantzungo bazenitu.
Informazio horri esker, herritarrrak batetik bestera nola mugitzen zareten ezagutuko genuke, eta, aldi berean, udalerriko mugikortasunari buruz zer iritzi duzuen jakingo genuke.
Parte hartzeko: Martxoaren 5etik 25era
Elorrioko udalak, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 lege organikoa, abenduaren 5ekoa betez, jakinarazten dizu zuk emandako datuak gordeko direla erakunde honen jabetzakoak diren izaera pertsonaleko datuak gordetzeko fitxategi automatizatuetan, erakundearen eskumenekoak diren udal-kudeaketaren berezko eginkizunak gauzatzeko helburuaz. Hala nahi izanez gero, zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea gauzatu dezakezu Elorrioko udalaren erregistro orokorrera joz.